50.000 euroko kontsumo bonuak, Pasaiako ekonomia suspertzeko
Oso larria izan den egoera sanitarioaz harago, COVID-19ak dakarren krisi ekonomikoak gizarte osoa joko du ere bai. Tokiko merkataritzarena, sektore kaltetuenen artean izango da. Haiekiko eta pasaitar guztiekiko konpromisoa sendotze aldera, Pasaiako Udalak kontsumo bonuak kaleratuko ditu, Laurak Bat Pasaiako Merkatari eta Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearekin elkarlanean. Pasaia bonuak programara 50.000 euro bideratzea aho batez adostu dute Pasaiako […]