Euskararen erabilera sustatzeko Hasi eta Euskaraz Barra-Barra egitasmoetan Pasaiako 100 establezimendutik gora ari dira parte hartzen
Pasaiako Udalak eta Laurak Bat merkataritza elkarteak herriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan euskararen erabilera handitzeko elkarlanean dihardute Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordearen baitan. Helburu hori lortzeko bidean, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan lehen hitza euskaraz egiteak asko laguntzen du. Hori dela eta, Pasaiako merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako langileak, gutxienez, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartzera eta […]